Itxi

Amarauna

Martxoak 19

Erabakitze eskubidearen aldeko galdeketak, igandean, 'Amarauna' saioan

Gipuzkoa eta Bizkaiko 35 herritan egingo dituzte galdeketak igandean. Larrabetzu, Hernani, Oarsoaldea eta Tolosaldeko ordezkariekin hitz egingo dugu, Gure Esku Dago ekimeneko arduradunekin batera.

Erabakitzeko eskubidea izango dugu hizpide igandena, 'Amarauna' saioan. Gure Esku Dago ekimenak sustatutako 2017ko lehen herri galdeketa oldea izango da. Goizeko 9etan zabalduko dituzte hauteslekuak Gipuzkoako 34 herritan eta Bizkaiako Larrabetzun. 150.000 lagunek izango dute boza emateko aukera. Herri bakoitzean galdera desberdin bat izango dute, herri bakoitzean adostu eta gero. Tolosaldean, esaterako hauxe galdetuko dute: Nahi al duzu Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? Errenterian, berriz, bi galderari erantzun beharko diote: Ados zaude Euskal errepublika burujabe bat eratzearekin? Hala bda, ados zaude independentea izatearekin?

Gasteizera ere egingo dugu osteratxoa igandean, emakume ausarten alde egingo duten lasterketaren berri jasotzeko. Edu Mintegik kontatuko digu.

Martxoaren 19a aitaren eguna da, eta aitei ere emango diegu hitza. Eta Aita Santuarekin audientzia duen Maritxu Errazkinek kontatuko digun nola lortu duen harekin zita egitea.

Jabi Baraiazarra, Mendi Film festibaleko zuzendariariak ere egingo digu bisita. Mendiari lotutako albisteak eta istorioak ekarriko dizkigu.

arriko dizkigu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia