Itxi

Amarauna

Apirilak 2

Haurrak etxean hezteaz, igandean, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Bestalde, Arabako Bertso Txapelketa jokoan da, eta igandean zorionak emateko deituko diogu irabazleari. Gainera, Googlen arreta zerbitzua hobetzeko lanean ari den lizarrar bat ere izango dugu.

Etxean heztea legezkoa da iparraldean, ez ordea hegoaldean. Gai horri helduta, heziketa mota horri heldu dion ama batekin solastu gara, igandean, 'Amarauna' saioan, Mirenekin. Madalen Goiria ere gurean izango da, etxean hezteari buruzko tesia egin baitu EHUko irakasle honek.

Bestalde, Arabako Bertso Txapelketa jokoan da, eta igandean zorionak emateko deituko diogu irabazleari. Gainera, Googlen arreta zerbitzua hobetzeko lanean ari den lizarrar bat ere izango dugu. Dublinen 6 hilabetean lanean ari den Aitor Jordana. Igandean espero dugu.

Danel Eizagirre ere izango dugu aste honetan alegiazko biografia batekin: Theresa May, hau ere, euskalduna.

Blogarien tartean, Egoitz Gonzalez eta Urko Zurutuza izango ditugu.

>izango ditugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia