Amarauna
Maiatzak 6
Gazta zati bat jango dugu, larunbatean, 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Azken ordua Idiazabaldik egingo dugu, Gazta Egunaren berri emateko. Gainera, Angel Oiarbiderekin hitz egingo dugu, eta Berriozarrera joko dugu, Emakume Abertzaleen Tokaketa egingo dutelako han.
Idiazabalen gazta azoka egingo dute asteburuan. Orain arte egun bakarrekoa izaten zen; aurten, berriz, lehen aldiz, 2 egunekoa izango da. Euskal Herriko hiru jatorri izendapenetako gaztak izango dira: Idiazabalgoaz gainera, Ossau Irati eta Erronkarikoak. Horiez gainera, Asturrisa, Extremadura, Katalunia eta Portugalgo ordezkariak gonbidatu dituzte. Beraz, sekulako gazta dastaketa egiteko aukera izango dugu, 'Amarauna' saioan, larunbatean.
Gaztaz aparte, mamia ere landuko dute eta lehiaketa egingo dute. Idiazabalen mamia nola egiten duten erakutsiko digute. Gainera, aurtengo azoka berezirako, Idiazabal dantza sortu dute. El Ciegok, Ziekok, egin dio Idiazabali dantza hori, bi herriak anaikidetuta baitaude. Iñaki Palaciosek konposatu du musika eta gurekin izango da.
Anjel Oiarbiderekin 12:00etan geratu gara. Gure Esku Dago ekimenaren bozeramailea, idiazabaldarra, eta askok gogoratu ez duten arren, hantxe sortu zen mugimendu hori. Idiazabalgo Areto Futboleko neskak ere ezagutuko ditugu.
Bestalde, Berriozarren, Emakume Abertzaleen Topaketa egingo dute. Bostehundik gora elkartuko dira, Indar bat gara gu, trantsizioan boteretuz goaz goiburupean. Saioa Iraola, Miren Aranguren eta Amaia Zufiarekin egingo dugu mugimendu feministaren gaineko gogojarduna.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.