Itxi

Amarauna

Larunbatean

Txirrindularien eta autoen arteko elkarbizitzaz, 'Amarauna' saioan

EUSKADI IRRATIA

Errepideetan bizikleta hartuta dabilenak badaki zer arrisku izaten dituen kirola egitera ateratzen den aldiro. Zikloturismoa mintzagai, larunbat honetan.

Aste honetan izan da azkena. Gidari batek 14 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen Gamarran, Gasteizen. Zauri arinak eragin zizkion, baina txoferrak ospa egin zuen. DGTren arabera, 18 txirrindulari hil dira aurten Espainian autoek harrapatuta. 'Amarauna' saioan, larunbatean, txirrindularien eta autoen arteko elkarbizitzaz hitz egingo dugu.

Euskadiko Txirrindulari Federazioko presidenteordea, Fanegas Cycling Club taldekoak eta Urnietako UZE taldeko zikloturistak izango ditugu, eta Segurtasun Sailaren gomendioak ere entzungo ditugu.

Olatu Talka iritsi da Donostiara, eta, 'Amarauna' saioan, olatu horietako batzuk harrapatzen saiatuko gara. 100 ekitalditik gora antolatu dituzte. Lauroba taldeak Miramongo basoan emango du kontzertua. Arantxa Arzak Olatu Talkaren berri emango digu Donostiatik. Lehenik eta behin, alfonbra hegalaria ekimenaren berri emango digu. Elkartasun ginkana moduko bat da, eta autobus geltokitik abiatuta, parte hartzaile guztiak hirian barrena prestatu duten ibilbidean joango dira pistak bilduz, baina gurpil gainean, trizikloan. Gu ere triziklo gainera igoko gara.

Eta olatu hori utzi eta gero, Zurriola hondartzan ezkutatu duten elefantearen hezurdura bilatzera joko dugu. Benetako elefante asiatiko baten hezurdura ezkutatu dute hondar artean, eta herritarrek indusketa-lanetan parte hartuko dute, Aranzadiko arkeologoen laguntzarekin.

Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.

kateatuko zara.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia