Amarauna
Larunbatean
Ramadama lehenengo aldiz egingo dugu, 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Omar Diopek 21 urte ditu eta lehen aldiz egingo du Ramadama. 'Amarauna' saioan izango dugu. Familia medikuak ere izango ditugu euren lanaz hizketan.
Larunbatean hasiko dute Ramadama musulmanek. Omar Diopek 21 urte ditu, eta larunbatean hasiko du baraualdia. Bera izango da 'Amarauna' saioan, gosalorduan, gonbidatu.
Eta, ondoren, Zaldieroak, Patxi Huartek, Iruñeko Gaztelu plazan topatu zuten hilerri musulmanaz hitz egingo digu. Makbara, hilerri musulmana, parkinga egiteko obrak egiten hasi zirenean topatu zuten, terma erromatarrarekin batera, orain 15 urte. Kontua da orain Alacanteko unibertsitateko ikerlari batek egin duela aztarna horiei buruzko tesia, VIII. mendeko Iruñeko musulmanez. Historia irakurtzeko moduez egingo digu gogoeta Patxik.
Usopop Festibalera joango gara, Lizarrieta mendira, eta Literaturia jaialdira, Zarautzera. Eta baita Erriberrira ere, Vianako printzea saria jasoko baitute bertan bihar Jose Lainez eta Concha Martinez koreografoek, bizi osoko lanagatik.
Kontsulta ere jarriko dugu 'Amarauna' saioan. Joan den asteburuan, familia medikuek kongresua egin zuten Donostian, eta han partekatutako gogoetak ekartzeko eskatu diegu.
Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
kateatuko zara.