Amarauna
Larunbatean
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten bi gazte, 'Amarauna' saioan
EUSKADI IRRATIA
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaz (DSBE) hitz egingo dugu larunbatean. Ane Mirenek eta Gorkak kontatuko digute Jaurlaritzak aurkeztu duen lege proposamenak nola eragingo dien.
Euskadin 64 mila lagunek jasotzen dute Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE), 650 eurokoa; familiek, 1.200 euro, gehienez, eta jakina da Gizarte Politiketako sailak legea aldatu nahi duela. Besteak beste, familiak jarriko ditu erdigunean. Eta etxea partekatzen dutenen kasuan aldiz, persona bakarrak jaso ahal izango du kopuru hori. RGIa jasotzen duten bi lagun gonbidatu ditugu, larunbatean, 'Amarauna' saiora.
Gorka Garcia langabezia saria jasotzen ari da, 500 euro inguru eta 650 iritsi arte DSBEren zati bat ere bai. Ane Miren Hernandez, konpartitutako pisu batean bizi da. Lanik ez, diru sarrerarik ez, 650 euro jasotzen ditu, eta beste 250 euro alokairua ordaintzeko. Biak izango ditugu bihar goizean 10etan, saioaren hasieran.
Ondoren, hasierak izango ditugu hizketagai. Eleberrien eta filmen abiera gustukoenak aukeratzeko eskatuko diegu gure akomodadore eta liburuzainari. Aitor Abaroari eta Leire Palaciosi.
Kolonbian, Jon Artano eta, Mexikon, Iñigo Bilbao jarriko zaizkigu telefonoan, aitatasunari buruz hitz egiteko. Hango aitatasunaz.
Asteburu eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioan kateatuko zara.
zara.