Itxi

Amarauna

Mairuaren alardea

Iñigo Ramirez de Okariz: 'Tradizioa eta historia ez dira nahastu behar'

Herria arro dago bere alardeaz, gai izan direlako hasierako bertsio tradizionala aldatzeko eta eraldatzeko.

  • Alarde del moro en Antzuola

    Alarde del moro en Antzuola

Alardea hitza bera, badirudi oso distorsionatua dagoela azken urteotako gertakariak medio, eta gainera Hondarribia eta Irunekin egiten dugu lotura zuzena baina alardea hori baino askoz gehiago da. Antzuola ere bada Alardea, bertan egiten baita"Mairuaren Alardea" uztaileko hirugarren zapatuan. Beraientzat balio historiko eta folkloriko handia du. Gainera arro daude beren alardeaz, gai izan direlako hasierako bertsio tradizionala aldatzeko eta eraldatzeko.

Antzuolarrentzat erritoa da alardea, komunitatearen autoafirmazioa modukoa bat. "120 lagunek antzezten dute euskaldunok, foruak galdu eta gero, XIX. mende amaieran nola behar izan genuen geure tradizioak piztea, berrabiatzea… Herri bat ginela erakusteko premia zegoen garai hartan", dio Iñigo Ramirez de Okarizek. Bere ustez, hor kokatu behar dira Elkanoren historiaren piztea, Irungo eta Hondarribiako alardeak ospatzea eta beste ospakizun asko.