Amarauna
Aitziber Irigoras
Irigoras: 'Bizi garenon izenean, eta batez ere, hil zirenen izenean'
Egia jakiteko eskubidea gauzatu nahi dutela berresti du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak, epaitegian bonbardaketen egileen kontrako kereila jarri ondoren.
-
7:47 min
Uztailaren 18an, altxamendu frankistaren urteurrena, aukeratu du Durangok herria bonbardatu zuten 46 militarren aurka kereila jartzeko. 336 hildako baino gehiago eragin zituzten eta egia jakitea da azken helburua.
Aitziber Irigoras Durangoko alkatea izan da herriarren izenean kereila hori eraman duena Durangoko epaitegira. 'Amarauna' saioan berretsi digunez: "Bizi garenon izenean, eta batez ere, hil zirenen izenean, zer agindu zuten, zergaitik agindu zuten eta nork agindu zuen", jakin nahi dutela adierazi du.