Amarauna
Errefuxiatuak
Bost izarretako hotela, errefuxiatuentzat gune bilakatuta Atenasen
Arroako lau lagunek Atenasko City Plazan igaro dute uda, boluntario. Horietako birekin hitzegin dugu amaraunean. Maia Ossarekin eta Irati Manzisidorrekin.
-
Serbia errefuxiatuak
23:24 min
Bost izarretako hotelari izar guztiak erori zaizkio. Dagoeneko hotel hitza ez da inon ageri baina goraino dago Beteta. Jendea bizi da bertan. Siriarrak, afganistandarraik, iraniarrak… errefuxiatuak. Maletan, maletarik badakarte, ez jantzi ederrik ez makilajerik ez etxera itzultzeko billeterik. Europako herrialde batean aske bizitzea dute amets.
Iheslariak, errefuxiatuak... heuren herrialdeetako gordina atzean utzi nahi izan duten pertsonak dira, orain, Atenaseko City Plaza hotelean bizi direnak. Hotelak 2009an hondoa jo eta gero, ekintzaile talde batek hartu zuen eta okupatu. 350 errefuxiatu baino gehiago bizi dira bertan.
Arroako lau lagun bertara joan dira uda honetan laguntzera. Horietako bi ditugu 'Amarauna' saioan: Maia Ossa eta Irati Man.