Amarauna
Igandea
Ertzaintza Euskadiko meskitetan ematen ari den hitzaldiak, 'Amarauna'n
ERREDAKZIOA
Ertzaintza hitzaldiak ematen hasi da meskitetan, Yihadismoari aurre egiteko. Iñaki Villacian, Ertzaintzaren Inteligentzia Bulego Nagusiko Azterketa burua izango dugu.
-
Argazkia: EFE
Kataluniako atentatuak gertatu eta hilabetera, Ertzainza hitzaldiak ematen ari da Euskadiko meskitetan. Iñaki Villacian Ertzaintzaren Inteligentzia Bulego Nagusiko Azterketa burua izango dugu 'Amarauna' saioan igandean, horren berri emateko.
Pasaiako badia dokumentalaren berri ere izango dugu. 1984an Komando Autonomo Antikapitalistak (CAA) taldeko 4 kide hil zituen Poliziak. Ez zuten inor zigortu. Dokumental honek argi pixka bat eman nahi dio gaiari.
Miren Amuriza ere izango dugu, Paperezko txoriak eleberri proiektuagatik Igartza saria jaso berritan. Eta Zinemaldirako sarrerak salgai jarri dituzten egunean, Kursaaleko ilaran ere egongo gara.
Azkenik, Jesus Mari Lazkano margolaria Artikoan ibili da diziplina anitzeko espedizio batean. Euskal Herrira itzulita, gurean espero dugu igande goizean.
igande goizean.