Amarauna
Larunbatean
Joseba Sarrionandiaren leku kuttunak, 'Amarauna' saioan
ERREDAKZIOA | G.U.
Sarrionandiaren asteburua izango da Durangon. Haren toki kuttunekin prestatutako ibilaldia erakutsiko digute. Gainera, Reusko gazte talde handi bat Deban izango da, eta eurekin hitz egingo dugu.
Joseba Sarrionandiaren asteburua izango da Durangon. Haren toki kuttunekin prestatu duten ibilaldia erakutsiko digute, larunbateko 'Amarauna' saioan Marisa Barrenak –Sarrionandia alfabetatu zuen emakumea-, Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak. Bi horiek egin duten dokumentala ere hizpide izango dugu: Josebaren Lekuak.
Bestalde, Reusko gazte talde handi bat Debara gonbidatu dute asteburu pasa; eurekin hitz egingo dugu Kataluniako egoeraz, eta astebururako dituzten planei buruz. Saioa hasteko, bestalde, Bizkaiko zaharren egoitzetako lan gatazkan greban izan den Bego Zearreta izango dugu, eta, 14.000 karaketeretan, Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia.
zkaia.