Amarauna
Arria II & Patxi Astibia
Australiako aizkorak oraindainoko nobedaderik handienak izan dira
Jose Ignacio Orbegozo, "Arria" eta Patxi Astibia aizkolari historikoak, txikitatik aizkoran, baina australiar erremintak iritsi zirenean beste gauza bat izan zela aitortu digute.
-
Aizkolariak
28:07 min
Arria II-a eta Patxi Astibia bi aizkolari historiko dira, orain eurei buruzko liburuak argitaratu dituzte, Joseba Urretabizkaia tolosarraren argazkiekin. Txiki-txikitatik hasi ziren biak aizkoran, eta Euskal Herriko, Espainiako eta Munduko txapeldun izatera iritsi. Publikoko zigarro keaz kutsaturik aritzen ziren, baina hala ere jendetza biltzen zen ingurura. Zerrautsa erabiltzen zuten aizkora kirtena ez irristatzeko.