Itxi

Amarauna

Erasmus ikasleak

Finlandian eta Argentinan egon diren bi ikasle izan ditugu gurean

amarauna

Gabonetan etxera itzuli diren bi ikasle izan ditugu Amaraunean. Maialen Larrañaga Finlandian ibili da lauhileko bat egiten eta Uxue Etxeberria Argentinan. Biak abendu bukaeran itzuli ziren.

  • eramus ikasaleak

    Erasmus ikasleak

    16:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Finlandiako Kokkla hirian egon da Maialen Larrañaga zarauztarra. Ingeneritza elektrikoko 4. mailan dago eta lauhileko bat egin du Erasmus programari esker Finlandian. Hango abenturak kontatu dizkigu 'Amarauna' saioan.

Eta munduaren bestaldean egon da Uxue Etxeberria zaldibitarra. Psikologiako 3. mailan dago eta Argentinako Cordoban egon da, uztailaz geroztik. Uxuek ere bere abentura eta esperientziaren berri eman digu.

Biek ala biek edozeini gomendatzen diete esperientzia hau. Oso aberasgarria eta asko ikasten dela aipatu digute.