Itxi

Amarauna

zergatik ez arraun egin?

'Uretara irten ginen lehen egunean negar egin genuen'

"Zergatik ez?" proiektuak 32 emakume batu ditu Orion arraun egiteko. Gazteenak 35 urte eta zaharrenak 57 ditu. Erronka da uda honetan Oriotik Bilbora arraunean joatea edo alderantziz.

  • 20:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ainhoa Pozo eta Amaia Aramendi arraulariak, eta Imanol Arrutik entrenatzailea 'Amarauna' saioan izan dira. Iazko maiatzean hasi zen dena, emakume talde bati bururatu zitzaion “arraunean ikasi behar dugu”. Oriotar askok Watshapp bat jaso zuten, ilusioa eragin nahi zuen mezu batekin: “Esaten da ametsek bizirik mantentzen gaituztela. Ametsak eta erronkak beharrezkoak direla bizitzan. Eta gainera horietakoren bat egia bihurtu ezkero, hazi egiten dela pertsona. Norbere buruari erronka botatzeak dakar, Norbera hobeto ezagutzea, hobetzea eta mugak gainditzea. Arraunean ikasiko dugu? ZERGATIK EZ”?

"Zergatik ez?" proiektuak 32 emakume batu ditu Orion arraun egiteko. Gazteenak 35 urte eta zaharrenak 57 ditu. Erronka da uda honetan Oriotik Bilbora arraunean joatea edo alderantziz.