Amarauna
Himalaya
'Bitan pentsatu gabe Himalayara itzuliko nintzateke sukaldari lana egitera'
Eneko Garamendi ez da sukaldari profesionala, baina Alex Txikonen azkeneko espedizioan sukaldari lanak egin ditu Himalayan.
-
23:33 min
Eneko Garamendi lemoarra da baina Lekeition bizi da. 46 urte ditu. Ez da sukaldari profesionala, baina asko maite du janaria prestatzea. HOrregatik, proposamena jaso zuenean, berehalakoan onartu zuen: Alex Txikonek sukaldaria behar.. eta berari proposatu zion Himalayara joatea. Bitan pentsatu gabe, onartu eta gabon gauean hegazkina hartuta, bi hilabete pasa ditu bertan espedizioko kideentzat otorduak prestatzen. Ez da gauza bera, ordea, itsas mailan eta ia zortzi mila metrotan ura irakitea berakatza zopa prestatzeko...