Itxi

Amarauna

Dantza

Montrealgo proiektua erronkatzat hartu du Iker Arrue koreografoak

Dantza garaikideko goi mailako 20 ikasle izango ditu nahasmendu obsesibo konpultsiboaren gaineko gogoetatik abiatuta koreografia lana burutzeko. Dantzariak ez ezagutzea erronka da berarentzat.

  • 11:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iker Arrue koreografo eta dantzari donostiarra udazkenean Quebecen izango da. Nahasmendu obsesibo konpultsiboaren gaineko gogoeta izango da koreografiaren abiapuntua eta hortik ezagutzen ez dituen 20 dantzarirekin osatuko du bere lana. 'Amarauna' saioan esan digunez, Montrealen egingo duen egonaldia Quebec eta Gipuzkoaren arteko elkarlanetik sortua da.

Donostiarrarentzat erronka izango da 2 hilabetean koreografia hori sortzea.