Itxi

Amarauna

Beloagako gaztelua

Oiartzunen, Arkaleko haitzetan, dagoen Beloagako gaztelua ezagutu nahi?

Xabier Sukia Beloagako gazteluan bertan izan da Beñi Agirre historialariarekin eta Jose Mari Iturriotzekin "Beloaga bizirik". Arrasto asko daude bertan: konkista, erromesak, karlistadak, Frankismoa...

  • 21:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beloagako gaztelua ezaguna da Oiartzunen, baina, orain. Arkaleko haitzetan eraikitako gaztelu hau, ezkutuan egon da urte askotan, lurperatua. Ezezaguna izan da bertako herritarrentzat, Inguruko historialari eta laguntzaile talde batek aurkitu eta eraikina argitara atera duen arte. Sastraka artetik Euskal Herriko historiaren zati bat berreskuratu dute eta gaztelua berritzeko proiektua abian da.

Beñi Agirre historialariarekin eta Jose Mari Iturriotz "Beloaga bizirik" taldeko kidearekin izan da 'Amarauna' gazteluan bertan. Beloagakoa ez da Erdi Aroko gaztelu soil bat, askoz ere gehiago da. Arrasto asko daude bertan: Nafarroa independientea, 1200 garren urteko konkista, erromesen urratsak, karlistadetako liskarrak eta frankismoko esklaboak.