Itxi

Amarauna

Legebiltzarreko argazkiak

'Prentsa argazkilaritzaren barruan lantzen da genero mota hau'

Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioak eta azken egunetan ikusi ditugun Madrilgo diputatuen kongresuko irudiek eman digute legebiltzarreko argazkigintzari buruz hitz egiteko aitzakia.

  • 21:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azkeneko orduetan Madrilgo diputatuen kongresuko irudi asko ikusi ahal izan ditugu. Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa izan da oraingo honetan aitzakia. Baina prentsa argazkilarien artean, legebiltzar desberdinetan orduak pasatzen dituzten profesional asko daude. Hain justu ere, genero horri buruz hitz egin nahi izan dugu gaur Foku enpresako Gorka Rubio eta Jagoba Manterolarekin. Biek dute esperientzia argazkigintza mota horretan, eta zein irudiren bila joaten diren azaltzeaz gain, non ez duten kamerarik sartzen ere kontatu digute gaurko 'Amarauna' irratsaioan.