Amarauna
Nikaragua
Jon Artano: 'Ortegaren gobernua errepresio odoltsua egiten ari da'
Nikaraguan istilu larriak gertatzen ari dira apirilaz geroztik. Gaiari buruz hitz egin dugu Jon Artano EITBko Latinoamerikako berriemailea eta Iñigo Lamarka lagun hartuta.
-
24:19 min
Amerikako Estatu Batuek itzal luzea izan dute beti Nikaraguaren historian, Lamarkak azpimarratu duenez. Berrogei urtez Somoza familiaren diktadura jasan zuen herrialdeak, eta haren ondorioz etorri zen iraultza sandinista. Iraultza haren oinordeko dira Daniel Ortega eta Rosario Murillo egungo gobernuburuak, baina sandinismoa erabat aldatu dutela iritzi dio 'Amarauna' saioan Iñigo Lamarkak, eta zilegitasuna galdu dutela herritarren aurrean.
Nikaraguan berriemaile lanetan egon berri da Jon Artano lankidea, eta salbuespen egoeran dagoen herrialde bat ikusi duela kontatu du. Gizarte Segurantzaren erreformak piztu zituen protestak, baina horien kontrako Daniel Ortegaren errepresio gogorrak eragin du eztanda, Artanoren arabera. Protestaren lehen bost egunetan 30 lagun hil zituzten Nikaraguako segurtasun indarrek. "Herritarrak ez daude etsitzeko, baina gobernua ere ez", gaineratu du Artanok.