Amarauna
Arraun liga hastera doa
Yeray Cayon eta Niko Yurramendi lehen aldiz arituko dira ohorezko mailan
Sarturtziko Soteran eta Donostiarran arituko dira hurrenez hurren Yeray eta Niko. Aurreko muturrekoei mokoa sartzen saiatuko direla adierazi digute eta gero urak jarriko duela bakoitza bere lekuan.
-
9:30 min
TKE arraun liga Ekainaren 24an hasi da, eta hor lehen aldiz parte hartuko dute bi arraunlari dira Yeray Cayon (Santurtzi) eta Niko Yurramendi (Donostiarra). Santurtzik eta Donostiarrak iaz lortu zuten ohorezko mailara igotzea eta aurten lehen aldiz arituko dira. Santurtzirentzat pauso handia izan da hori eta eutsi egin nahi diote mailari aurten, Donostiarrak, faborito ez dela jakinda ere, ahalegina egingo du aurre-aurrean dabiltzan traineruei "mokoa sartzeko".