Itxi

Amarauna

Larunbatean

'Zaintzaileak' zaintzeko neurri berriak aztergai, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, "Zapato Azule" festan izango gara Ondarroan, eta erretiratu ondoren ikasten jarraitu duten Arantxa eta Pili ezagutuko ditugu.

Gurasoak direla, seme-alabak direla... mendekotasunen bat dutenak zaintzen ari diren horientzat berrikuntzak datoz, bai Gipuzkoan bai Bizkaian. Horiei buruz arituko gara larunbateko 'Amarauna' saioan, 10:00etan hasita, zuzeneko testigantzak barne.

Zapato Azule eguna dela gogoraraziko dugu Ondarroatik. Erretiratu eta ikasten jarraitu duten Arantxa eta Pilirekin solasaldia egingo dugu unibertsitatean bertan, eta asteburuan izango diren ekitaldietako bi aipatuko ditugu: "Laida Pilota", Donapaleun, eta EHZ nomada.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia