Itxi

Amarauna

Larunbatean

Sanferminetako azken eguna eta bidaia bat nola prestatu, larunbateko 'Amarauna'n

San Fermin jaien azken egunarekin egingo dugu bat. Horrez gain, liburu elektronikoen eta bidaien inguruan ere hitz egingo dugu, besteak beste.

Saioaren hasieran, Iruñeko sanferminetara joango gara, sanferminetako azken egunaren hasierarekin egingo dugu bat Iruñetik zuzenean. Horrez gain, liburu elektronikoen inguruan ere hitz egingo dugu; izan ere, Elkar dendek beste argitaletxeen liburu elektronikoak saltzeari utziko diote.

Unai Arriola bidaiariak, bere esperientziak hizpide, bidaia bat nola prestatu ahal den azalduko digu. Bidaia eta esperientzia berrien ildoan, Bizi! elkarteak ibilaldia egingo du Baionatik Hendaiara, etorkinen alde.

Mikel Garaizabal enologoa txakolinari buruz hitz egiten entzuteko aukera ere izango dugu .

Bukatzeko, Makala DJ-arekin agurtuko da saioa Bilbao BBK Live eta Hondarribi Blues jaialdiei errepasoa eginez.

Larunbatero eta igandero, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna', Euskadi Irratian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia