Itxi

Amarauna

Mendikute gaztelua

Beñi Agirre: 'Mendikuteko gaztelua 36ko gerran erabili zuten azken aldiz'

Mendikuteko gazteluaren arrastoaren bila aritu dira Beñi Agirre historialaria eta Xabier Sukia. Gipuzkoatik Nafarroara bidean, Berastegi parean dago Mendikuteko gazteluaren mendi kaxkoa.

  • 15:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beste gaztelu baten historia eta kokagunea ezagutzeko aukera izan dute 'Amarauna' saioan. Mendikuteko gaztelua izan zenaren arrastoaren bila aritu dira Beñi Agirre historialaria eta Xabier Sukia. A-15 autobian Andoaindik gora, Gipuzkoatik Nafarroara bidean, Berastegi parean, eskuinetara, begiratoki eder bat dago; balkoi edo miradore horretan geratu, eta begiak gozatzeko hartu dute tartea lehenbizi. Aurrean, bete-betean, Berastegi dago, mendi-bide horretan luze eta zabal bizi den herri txikia. Ikuspegi bikaina, eta aurrean urrun ikusten da Mendikute gazteluaren mendi kaxkoa. Mendikuteko gaztelua 36ko gerran erabili zuten azken aldiz. Gazteluaren edo gotorlekuaren hondarrak naturaren erdian daude, leku estrategikoan. Bertatik pasatzen zen Aralartik zetorren abelbidea, eta galtzada zahar baten aztarnak ere badira; denera, bi mila aztarnatik gora aurkitu dira bertan. Erromatarren garaian zilarrezko meategiak ere ba omen ziren, baina horren aztarnarik ez da aurkitu oraindik!