Itxi

Amarauna

ASTEBURUAN

Eskolaz kanpoko jardueren gainkarga eta herrien biztanle kopuru aldaketa, 'Amarauna'n

EITB.EUS

Ordu aldaketaren gaiak eman dituen gorabeheren inguruan htz egingo dugu Miren Milletekin. Gainera, Kontxako Bandera dela eta olatuen aurreikuspena zehazten dituen erraminta ezagutuko dugu.

  • Deba

    Deba

Haurren arratsaldeko agendak gehiegi betetzen al ditugu? Ikasturte berria hastear den honetan, Euskadi Irratiko 'Amarauna'n gai honi buruzko argibideak eskatuko dizkiogu Virginia Salaberria psikologoari.

Urtean bitan egiten dugun ordu aldaketa bertan behera uztea proposatuko du Europar Batzordeak, eta udako ordutegia urte osora luzatzea. Albiste honen aitzakiatan, Miren Millet Eureka Zientzia Museoko planetarioko arduradunarekin hitz egingo dugu. Unai Pascual ikertzailea ezagutuko dugu, eta naturari begira ere jarriko gara: oreinen marrualdiaz ariko gara Gorbeiako Parkeko arduradunekin, eta Belaguako aterpetxea berritzeko lanez, Nafarroako Mendi Federazioarekin.

Euskal Herriko gazteluak ezagutzen jarraituko dugu: Leitzatik Lekunberrira bidean dagoen Ibero dorrean egon gara oraingoan. Mikel Garaizabal enologoaren tartean, mahats bilketaren hasieraz eta ardo naturalen definizioaz jardungo dugu. Unai Arriolak bidaietako animo aldaketei buruz hitz egingo du, eta ohi bezala, Makalaren musika aukeraketarekin bukatuko dugu saioa.

Igandean, udatik negura goitik behera aldatzen diren herriak

Ea, Deba, Bakio… herri lasaiak dira ikasturtean, baina bisitari mordoa erakartzen dute hilabeteotan. Uda bukatzear den honetan, herriotan aldaketa horiek nola bizi dituzten jakin nahi dugu Euskadi Irratiko 'Amarauna'n.

Gainera, Kontxako Banderaren lehen saioa dago jokoan igande honetan, eta itsasoaren egoera erabakigarria izan daiteke. Azti ikerketa zentroak erreminta berri bat garatu du, bi jardunaldietako olatuen aurreikuspenak ahalik eta gehien zehazteko.

Bestalde, Miren Manias ariko da gai librean, eta Iruñeko Planetarioko Miren Karmele Gomezekin, Marten galduta dagoen Opportunity zundari buruz hitz egingo dugu oraingoan.