Amarauna
Lombok
'Lurrak orro egin zuen. Zaldi taldea korrika zirudien'
Jokin Leniz Balin egon da eta Maitane Perez de Nanclares Gilin, Lomboketik oso gertu. Lurrikara nola bizi izan zuten kontatu digute, eta Maitanek hangoei laguntzeko proiektua martxan jarri berri du.
-
21:49 min
Biak egon ziren Lomboketik oso gertu. Bakoitza bere lagunekin eta bakoitza bere planarekin. Jokinek Balin izan zuen bizipena kontatu digu eta Maitane Perez de Nanclaresek berea. Maitane Gili irletan lurraren orroa somatu zuen. 'Barraka batetan igota geundela ematen zuen' aipatu du lurraren mugimendu hori deskribatzeko. Handik itzuli eta laguntzeko beharrak deituta, argazkigintza tailer bat eskainiko du Erandion. Bertan lortutako diru guztia bertara bideratuko du. Jokin, aldiz, surf taula lagun zuela joan zen Balira.