Amarauna
Gidabaimena eta puntuak
Gidabaimeneko puntuak galdutakoan ikastaro bat egin behar berreskuratzeko
Puntu denak galtzeko aski da abiadura handiegian gerrikorik gabe semaforo bat gorrian pasatzea mobila eskuetan duzula. Donostiako Arakama auto eskolan puntuak berreskuratzeko ikastaroak ematen dituzte
-
24:52 min
Hilean bitan eskaintzen dira Donostiako Arakama auto eskolan puntuak berreskuratzeko ikastaroak. Gidatzeko baimena galdu duten 15 laguneko bi alde biltzen dira hilero. Gidabaimena galdu gabe, puntu gutxi izan eta gehiago lortzeko ere eskaintzen dira ikastaro bereziak. Edonork izn dezake ustegabekoa. Demagun errepidean, baimendutako abiadura bikoiztu egin duzula (6 p), gainera auto bati aurre hartu diozu modu desegokian (4p), semaforo bat gorrian pasa duzu (4p), eta hau dena gerrikorik gabe (3p), eta mobila eskuetan (3p)... Ba puntu guztiak galduko zenituzke tita batean.
Josune Aurtenetxe Arakama auto eskolako irakaslea da eta berak eman ditu 'Amarauna' saioan puntuen galeran gaineko xehetasunak eta berreskuratzeko zer egin behar den kontatu du.