Amarauna
Elkarrizketa
'Asko disfrutatu dut etxe honetan, ikaragarri gustura lan egin dut'
Koro Lasartek ETBko kameren aurrean zein atzean lan egin du azken 35 urte hauetan. Haurrei zuzendutako programetan hasi zen lanean eta hasiera hartan gauzak ondo egin zituztela uste duela esan digu.
-
29:20 min
1982an ETB sortu zenetik Koro Lasartek ETBko kamera aurrean zein atzean lan egin du eta denetarik egin du bere lankide askok gogorarazi diguten moduan. Haur programazio buru moduan hasi zen lanean ETBn eta garai hartan 80 mila haur izan zituzten bazkide. Askok eta askok Zurekin Zuzenean, Txoria duk Maite, Bilin Boloka, Teletxip, Hankaz Gora, Nahi duzun Guztia edo Pausoka programetan gogoratuko duzue.
Bere ibilbide profesionala kamera atzean amaitu du, eta aitortu digunez, batzuetan kameraren aurrean egotea baino zailagoa izaten da.
Pena pixka batekin baina bere lanean ikaragarri disfrutatu izanaren sentsazioarekin jubilatu da Koro Lasarte. Onena opa diogu bere bizitza berrian!