Amarauna
Jorge Oteiza 110 urte
Oteizaren gorria, barrutik eta kanpotik
Orion Oteizaren astea antolatu dute bi urteurren gogoratuz: Oteizak 110 urte eta 'Karkara' herri aldizkariak 30. Bernardo Atxagak eta Oskar Alegriak hitzaldia eskaini dute.
-
16:51 min
110 urte dira Jorge Oteiza artista jaio zela Orion. Karkara herriko aldizkaiak ere urteurrena du. 30 urte sortu zela, eta beraiek antolatuta “Oteizarekin batetik bestera” hitzaldia eskaini da Orioko Arraunetxean, Bernardo Atxaga idazlea eta Oskar Alegria zinemagilea hizlari direla. 'Amarauna'n biekin hitz egin dugu.
Bernardo Atxagak fokua jarri du Oteizak Euskal Herriari, euskal kulturari eta jendeari emandako balioan. Inon ez egotetik mapan kokatzera pasa zela. Atxagaren esanetan ez gara konturatu ere egiten zer eragin izan duen Oteizak gugan eta txalapartaren eta bertsolarien adibideak erabili ditu. Arantzazuren aipamena ere ezinbestekoa zen, Oteizak ere badu kulpa, Arantzazu polemika askoren zero gune izateko.
Oskar Alegria zinemagilea eta kazetaria Oteiza al margen liburuaren egilea da. Liburu gorria barrutik eta kanpotik, Mao Tsetung Txinako presidentearena bezala. Liburuaren egilea Oteizaren trasteen tartean ibili zen, bere gauzak, estudioa gertutik ikusteko aukera izan zuen eta bertan betaurrekoak, liburuak eta erreferentzia asko aurkitu zituen.