Amarauna
Rey Juan Carlos Madrilen
RJC unibertsitateko irakaslea eta Aranzadiko mikologoa da Ibai Olariaga
Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea da zientzia-teknologia kanpusean eta Aranzadiko mikologia saileko zuzendaria. Egunotan Euskal Herrian da, eta Euskadi Irratiko estudioetan izan da.
-
Ibai Olariaga
23:24 min
Ibai Olariagak Biologia ikasketak egin zituen EHUn. Gaur egun Aranzadiko Mikologia saileko zuzendaria da batetik eta bestetik Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea. Madrilen bizi bada ere egunotan Euskal Herrian da Aranzadiko mikologia jardunaldietan, eta Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan ere izan da. Perretxikoak eta Rey Juan Carlos unibertsitateko "master kasuak" izan ditu hizpide.
“Master kasua” bezala ezagutzen da Rey Juan Carlos unibertsitatean lehertu zen bonba hura, Cristina Cifuentesen master faltsua zela eta. Haren dimisioa ekarri zuen gero. Atzetik Alderdi Popularreko politiko gehiagoren kasuak: Pablo Casadoren masterra tartean eta baita Alderdi Sozilistako politikoak ere, Carmen Monton osasun ministro ohia, honek ere dimisioa aurkeztu baitzuen. Pedro Sanchez presidentea bera ere lokatzetan nahastuta bere tesia zela eta etzela… dena den, argitu behar da Espainiako presidenteak Camilo Jose Cela unibertsitatean ikasi zuela. Cristina Cifuentesen master faltsuaren kasuak hautsak ondo harrotu zituen-ditu.
Ibai Olariagak Madrileko unibertsitatean dagoen giroari buruz hitz egin digu, eta perretxikoen espezie berriei buruz ere bai.