Itxi

Amarauna

Foku Agentzia

'I. Mundu Gerran, argazkigintzak zer gertatu zen erakusten lagundu zuen'

Gorka Rubio eta Jagoba Manterola argazkilariek I. Mundu Gerrako argazkigintzaz eta honen aurrekariez hitz egin dute. Bestalde, Flickr webguneak izango dituen aldaketak ere izan dituzte hizpide.

  • I. Mundu Gerra. Argazkia: Pixabay

    20:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mexikoko Independentzia Gerran eta Krimeako Gerran lehen aurrekariak izan baziren ere, gerra argazkigintzak I. Mundu Gerran normaltasuna lortu zuen. Zer gertatzen ari zen dokumentatzeko baliabide hobeak zituzten eta ordura arteko margolanak ordezkatu eta benetako argazkiekin errealitatea irudikatzen zuten. Ekipo pisutsuak arinagoekin ordezkatu eta errebelatzeko mekanismoak guda zelaian bertan zituzten. Jagoba Manterola eta Gorka Rubio argazkilariek gaiaren inguruko argibideak eman dituzte 'Amarauna'.

Era berean, Flickr ataria ere izan dute hizpide. Izan ere, aldaketak izango ditu: argazki kopurua mugatu eta 1000 argazkitik gora biltzen dituen perfiletan argazkiak borratzen hasiko dira.