Itxi

Amarauna

Soinujolearen semea

Patxo Telleria:'Atxagak asko lagundu digu pelikularen moldaketa egiten'

Soinujolearen semea, antzerkira baino lehen zinemara eraman nahi zuen F. Bernuesek Atxagaren nobelan oinarritutako lana baina arazo ekonomikoengatik orain arte ezin izan dute egin.

  • 17:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Martxoan estrenatuko da, ziurrenera, Soinujolearen semea. Bernardo Atxagaren nobelatik moldatutako pelikula. Patxo Telleria eta Mireia Gabilondo aritu dira 'Amarauna' saioan filmari buruz hizketan. Gustura daude emaitzarekin eta pozik, Bernardo Atxagak asko lagundu dielako moldaketan.

David eta Josebaren arteko adiskidetasuna da pelikularen ardatz, baina oso pelikula espantsiboa da, era berean, Telleriak adierazi digunez. Mireiak, bere aldetik, aitortu du zailena izan dela pertsonaia bera hiru aktorek interpretatzea eta hori moldatzea. Antzerkiak eta pelikulak fabula bera dute baina antzerkian hitza nagusi den bezala, pelikulan irudia gailentzen da.