Amarauna
Rett gaixotasuna
Itziar Moleres: 'Zaloari urtebeterekin diagnostikatu zioten Rett sindromea'
Enara Novillok ere hitz egin du Lou neskatoaren Rett gaitzari buruz. 17 dira Hego Euskal Herrian zenbatuta dauden gaixoak. Normalean neskei erasaten dien gaitza da; ia denak neskak dira.
-
23:24 min
“Gaixotasun arraro” bezala identifikatzen diren gaitzak asko dira, eta horien sindromeak ere bai. Gaixotasun horietako bat norberak sufritzen duenean, edo etxeko norbaiti tokatzen zaionean, harekin bizitzen ikasi behar izaten da, eta horixe da RETT sindromea dutenei gertatzen zaiena. Andreas Rett neurologoaren izena hartu zuen 1966an, bera izan baitzen sindrome hau deskribatu zuen lehendabizikoa. Sindrome hau izaten duten neskato hauek funtzio motorean arazoak izaten dituzte, apraxia, lengoaiarekin arazoak eta arazo kognitiboak, tarteka epilepsia eta autismoa ere bai.
Estatistikoki, jaiotako 10 mila nesken artean batek izaten du. X kromosomak izan dezakeen alterazio batek eragindako sindromea denez, gehien bat, neskek izaten duten gaitza da. Eta, momentuz, jaio aurretik ezin da sindrome hori frogen bidez aurreikusi. Jaio eta bi urtera antzematen hasten da. Egun, 17 dira Hego Euskal Herrian zenbatuta dauden gaixoak. Gehien bat neskei eragiten dien gaitza bada ere, bada mutikoren bat edo beste tartean. Itziar Moleres 'Amarauna' saioan izan da bere alaba Zaloak Rett gaitza duelako. Enara Novillorekin ere hitz egin dugu, haren alaba ere gaixo dagoelako.