Itxi

Amarauna

2019ari lupa jarrita

2019an albiste izango diren hainbat gairen errepasoa egin dugu Amaraunean

Pentsiodunen protestak, "Aita Mari" laguntza humanitariorako barkuaren itsasoratzea, Korrika 21, nazioartean garrantzitsuak izango diren gaiak eta espaziora bidaliko diren misioak aipatu ditugu.

  • Pentsiodunen protesta Bilboko udaletxearen aurrealdean

    Pentsiodunen protesta Bilboko udaletxearen aurrealdean

    43:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioarteko errepasoan Mikel Aramendi adituak gai hauek hartu ditu ahotan: Jair Bolsonaro Brasilgo presidentearen agintaldi berria, Kuban egingo den erreferenduma, Japoniako Akihito enperadorearen abdikazioa, Brexitaren auzia eta Ameriketako Estatu Batuetako Donald Trump presidentearen etorkizuna.

Zaloa Campillo, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoko arduradunak eman digu 2019an espaziora bidaliko diren misioen berri; Amaia Martinez, itsas salbamendu humanitarioko lehorreko kideak eman dizkigu "Aita Mari" itsasontziaren azken orduko berriak. Jospo Barrutiak, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko komunikazio taldeko kideak aurrera begirako protesten xehetasunak eman dizkigu, eta Asier Amondo koordinatzaileak, berriz, KORRIKA 21eko prestakizunen gainekoak.