Amarauna
Produktu freskoak on line
Interneten erosten diren produktu freskoak bi mihitako ahoa bezala dira
Edonongo produktu freskoak azkar batean etxean izatea ahalbidetzen du on line egindako erosketak, baina horrek uzten duen aztarna ekologikoak zalantzak eragiten dizkio Dani Lasari, etikoki bereziki.
-
Mezularitzako furgoneta bat ikusten da eta banatzailea eskuetan kutxa bat duela.
20:48 min
Internet sarean edozer eros liteke gaur egun. Hala ere, sarean egiten den produktu freskoen salmenta oraindik ere ez dago oso zabaldua.
Erabiltzaileak ez baitira fio produktu freskoa nola iritsiko den etxera, eta gainera, ezin dute nahi duten produktu fresko hori aukeratu, dendan egingo luketen bezala.
Dani Lasa gastronomoari, zalantza etikoa sorrarazten dio gai honek. Denda konbentzionalak sarera inguratzen ari dira, sarea dendetara hurbiltzen ari da... baina horrek sortzen duen aztarna ekologikoak arduratzen du bera.