Amarauna
Idoia Moreno Lesbosen
'Suizidatu nahi zuten gazteei eskumuturreko zainak josi dizkiegu astero'
Idoia Moreno erizain Gasteiztarrak infernua aurkitu du Greziako Lesbos irlan. Moriako errefuxiatuen kontzentrazio eremuan izan da. Torturatu eta bortxatu ondoren iristen iristen dira asko Europara.
-
Idoia Moreno erizainak infernua aurkitu du Greziako Lesbos irlan
18:40 min
Idoia Moreno erizain gasteiztarra leku askotan izan da errefuxiatuei laguntzen: Congon, Afrika Erdiko Errepublikan eta azkenik Egeo itsasoan dagoen Lesbos Irlan, Grezian. Lesboseko errefuxiatuen kontzentrazio eremuan, Morian. Erizaina da bera eta Munduko Medikuen Elkartearekin ibili da lanean. 10 urteko esperientzia du elkarte horretan.
Lesbosera, Moirako errefuxiatuen kontzentrazio eremura joan aurretik uste zuen bazekiela zer zetorkion, eta prestatu zen psikologikoki hara joaterako. Usteak erdia ustel. Morian infernua aurkitu duela aitortu izan du bueltarakoan, hura Europako errefuxiatu eremurik okerrena dela, han ezin dela bizi, sekula ez duela hain misio zailik egin bere bizian… Eta bueltan salatu egin nahi du han ikusitakoa. Europako Batasunaren barruan horrelako baldintzetan bizitzeko eskubiderik ez dagoela dio.