Itxi

Amarauna

Kalaportu Sarrionandia

Uxue Alberdik Kalaportun emandako poema collagea

Sarrionandia, Nino Bravo, Mikel Antza etab.en askatasunari buruzko olerki zatiekin osatutako pieza eskeini du Uxue Alberdik Kalaportu ikuskizunean Loraldian.

  • Kalaportu ikuskizuna Loraldia kartela.

    Kaaportu ikuskizunaren kartela. Joseba Sarraionandiaren lurralde poetikoa. Poesia eta abestiak

    7:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure oroitzapenak filma izan zen aurrena.Gero, izen bereko disko liburua eta, orain, 'Kalaportu' ekarri du Loraldiak. Arriagan egi dute aurrenengo emankizuna. 'Kalaportu' sentikariak kantuz irudikatu du Joseba Sarrionandiaren sormenaren lurraldea. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki eta Beñat Axiari, Audience, Harkaitz Cano eta Uxue Alberdik hartu dute parte. Uxue Alberdik Kalaporturako egin duen ariketa ekarri digu Amaraunera. Basque Poetry ataria baliatuta egin du poemen entresaka eta olerki bakarrean jaso zatiak.

Mikel Antza, Jose Luis Otamendi, Jule Goikoetxea, Mikel Etxaburu, Hodei Etxarte, Jon Benito, Lauaxeta, Itxaro Borda, Idurre Eskisabel, Carlos Mejia Godoy, Mari Luz Esteban,

Sabino Arana, Jose Luis Padron, Asier Serrano, Felipe Juaristi, Adrienne Rich, Joxe Azurmendi, Mikel Ibarguren, Amaia Lasa, Ander Iturrioz, David Tijero, Koldo Izagirre,

Miren Agur Meabe, Che Guevara, Nino Bravo, Beñat Sarasola, Alfonsina Storni eta Joseba Sarrionandiaren hitzak jarri ditu elkarren atzetik, aurretik, gainetik eta azpitik.

'Kalaportu' ikuskizuna Gasteizen, Baionan, Donostian eta Iruñean ere eskainiko dute martxoan.