Amarauna
Aitor Francesena''Gallo''
'Itsutu nintzenetik denari baietz esaten diot: dantza, bai; patinatu, bai...'
Aitor Francesena "Gallo" orain 5 urte itsutu zen baina horrek ez dio eragotzi gehien gustatzen zaion hori egitea: surfa. Toyotak iragarki baterako aukeratu du, "ezinezkorik ezer ez dago" lemarekin.
-
Ilunabarrean, hondartzatik itsasoa ikusten da eta "Gallo" bertan, ikur baikorra eginez.
11:34 min
Londresko produktora batetik deitu zioten Toyotaren auto berriaren iragarpena egiteko: hidrogenoz ibiltzen den autoa, kutsasurarik sortzen ez duena. "Ezinezkorik ez dago" lemarekin egin dute iragarkia. Hor erakusten du Aitor Francesenak itsuturik ere surfa egin litekeela, beste kide batek besorik gabe ere dantza egin litekeela, 108 urte izanik ere bizikletan ibil litekeela... Aitorrekin iragarkiaren grabazioa nola joan zen eta horrek zer ekarri dion aztertu dugu 'Amarauna' saioan.