Amarauna
Aitor Francesena''Gallo''
Itsuak jatetxeetan moldatzeko menua 'esaten' duen aplikazioa ezagutu dugu
Donostiako 16 jatetxek ematen dute aukera hori. Amaraunean Aitor Francesena alboan hartuta bazkaria eskatu dugu Antiguako Gasteiz jatetxean, Juan Mari Aldanondo nagusiarekin batera.
-
Aitor Francesena, jatetxe bateko mahaian eserita.
10:56 min
Itsu edota ikusmen urritasuna dutenek jatetxera joan eta kartan zer datorren jakin dezaten, Donostiako 16 jatetxek aukera eskaintzen dute telefono bidez karta irakurtzeko. Hala, bezeroak, entzun egin dezake, inoren laguntzarik gabe kartak zer dioen. Etxera eramateko aukera ere ematen du, esteka deskargatzeko modua ematen baitu sistema horrek. Gipuzkoako Ostalaritza elkarteak, Donostiako Udala eta Begisare elkartearen artean garatutako proiektua izan da. 'Amarauna' saioan ezagutu dugu.