Itxi

Amarauna

Arzak bere saltsan

Zalakain: 'Arzaki bi eratako saltsak gustatzen zaizkio, jatekoa eta bestea'

I.Zalakainekin ikusi dugu San Telmo museoko erakusketa eta Arzaki buruzko enekdotak ezagutu ere bai. Liburuzain bat du Arzakek, bere liburuak eta sariak antolatzeko. Kaotiko xamarra baita.

  • Arzak koloretako sukaldari-kapela jantzita.

    Arzak koloretako sukaldari-kapela jantzita.

    25:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako San Telmo museoan, "Arzak bere saltsan" erakusketa ipini dute ekainaren 2ra arte. Hantxe dira Arzak jatetxean historian zehar izan dituzten mahaiak eta haien inguruan sukaldariaren eta haren inguruoen historiak. Arzakeko despatxuko mahaia, laborategiko zati bat, Arzaken inguruan izan diren emakumeen aipamena, eta gaur egun jatetxean dituzten plateren irudiak. Igor Zalakainek lagunduta ikusi ahal izan dugu erakusketa 'Amarauna' saioan. Doakoa da.