Itxi

Amarauna

Zarauzko surf txapelketa

Zarauzko olatuak, Gorka Rubio eta Haritz Larrañagaren begiekin ikusita

Gorka Rubio eta Haritz Larrañaga Zarauzko malekoitik itsasora begira. Bat maniobrarik onenari argazkia atera nahian, bestea, hitzez, Garako irakurleei surfaren magia transmititu nahian.

  • Zarauzko olatuak Gorka Rubio eta Haritz Larrañagaren begiekin ikusita

    Zarauzko olatuak Gorka Rubio eta Haritz Larrañagaren begiekin ikusita

    8:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pro Zarautz Surf Txapelketa Zarautzen. Munduko hainbat herrialdeetatik etorritako surflariak olatuak hartzen saiatu dira: Estatu Batuarrak, Argentinarrak, Brasildarrak…. eta euskaldunak. 170 surflarik eman dute parte hartzeko izena. Hauetatik 27 dira euskaldunak, eta hauetatik 9 dira Zarauztarrak. Izen ezagunak beraz: Adur Amatriain, Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez, Roberto Letamendia, Aritz Aranburu, Ruben Vitoria, Hodei Collazo, Iker Amatriain, Lander Davila, Keoni Lasa…

Surfaz gain ekintza pila bat ere bai, BERAZA deitzen den inguruan. Eta kontzertuak ‘desertu txikia’ esaten dioten oholtzan.

Gorka Rubio Foku agentziako argazkilaria eta Haritz Larrañaga Gara egunkariarentzat lanean ari direla harrapatu ditugu. Gorka surfeko argazkiak ateratzen eta Haritz argazkiei hitzak jartzen. Kronikak egiten. Bien artean kontatu dute zuzenean nola lan egiten duten, zer den olatu on bat hartzea eta zein den argazkirik onena.


SUNSET SONS-DANCE YOUR LIFE AWAY

Pro Zarautzen gaurko egitaraua… Sunset sons entzuten ari gara…. Australiako Indi talde bat. Gaur 22:00etan Zarauzko desertu txikian…