Itxi

Amarauna

Eutanasia pelikuletan

Eutanasia Clint Eastwood, Alejandro Amenabar eta Bill Augusten filmetan

'Mar adentro', 'Million dollar baby' eta 'Stille hjerte' pelikulak lagundutako suizidioa eta eutanasiaz aritzeko

  • eutanasia lagundutak suizidioa

    Bi esku elkarri helduta

    15:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errealitatea zinearen bidez kontatzen digute Mikel Yarzak eta Iñigo Arratibelek. Aste hontan eutanasiaz eta lagundutako suizidioaz hitz egin digute.

Maribel Tellaetxe Portugaleteko emakumea eta bere familiaren kasua ekarri dute gogora. Alzheimerra zuen emakumeak eta epaitegien onespenez bukatu nahi zuen mundualdia, ez etxekoak auzipean jarrita. Heriotza etorri zitzaion hiltzeko eskubidearen aldeko borroka betean ari zela.

Oso denbora gutxira zendu zen Maria Jose Carrasco. 30 urtean pairatu zuen esklerosi anizkoitza. Senarrak lagundu zion hiltzen berak hala eskatuta. Senarraren beharra izan zuen eutanasia aplikatzeko. Ramon Sampedro izan zen Espainian hiltzeko eskubidea aldarrikatuz epaitegietara jo zuen aurrenengo pertsona. Orain 21 urte hil zen Sampedro Ramonak lagunduta. Alejandro Amenabar zinegileak kontatu zuen bere bizitza eta heriotza Mar adentro filmean. Clint Eastwoodek ere heldu zion gaiari, boxeolari baten istorioaren bidez Million dollar baby pelikulan. Maggie Fitzerald boxeilaria tetraplejiko utzi zuen konbate batean hartutako kolpe txar batek. Bere entrenatzailea hiltzeko eskubidearen kontra zegoen erabat, baina hura izan zen azkenean hiltzen lagundu ziona.

Lagundutako suizidioari buruzko hirugarren begirada Bill August zinegile danimarkarrarena. Stille hjerte filmean kontatu zuen hiltzea erabaki eta bere familia despedidarako elkartu zuen andrearen istorioa. Bill Augustek Donostiako Zinemaldian erakutsi zuen Bihotz geldia pelikula txalo artean.