Amarauna
Azken Usopop jaialdia
Usopopek etena egingo du, hamar edizioren ondoren
Beñat Zamalloa Akizu
Usopop festibalaren antolatzaileek balioei eutsi nahi izan diete, eta, atsedena egingo dute, ohikeriz antolatzen ez jarraitzeko; asteburu honetakoa izango da lehen aroaren azken aldia, beraz.
-
Usopop
6:36 min
Datorren urtean ez da Usopop jaialdirik izango, Etxalar eta Sara arteko Lizarrietako mendian. Asteburu honetako izango da aldi honetako azkena.Joanes Garcia Basurkok antolatzaileak arrazoiak azaldu ditu Amaraunan. Hamar edizioren ostean, Usopopekin jarraitu ala ez, eta, jarraitzekotan, nola jarraitu aztertu nahi dute antolatzaileek. Urtez urte, arrakasta handituta, errutinan sartu eta eurek ez gozatzeko beldur egingo dute etena. Festibalak dituen balioak hedatzeko beste proiektu berri batzuk ere badituzte esku artean: diskoetxe bat, esaterako.
Gaur eta bihar, urte horietan guztietan alboan izan dituzten etxeko taldeak eta antolatzaileen nazioarteko talde kuttunak igoko dira Lizarrietako oholtzara. Hala nola: Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabo, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the kit.