Itxi

Amarauna

EGA eta C1

EGAtik C1era: euskararen gaitasun agiriez eta neurtzeko sistemez

Azkenengo EGAn ahozko proba egin duten hautagaiak, Jokin Azkue HABEko zuzendaria eta urte luzez aztertzaile izan direnen ñabardurak eta kezkak jaso ditugu.

  • EGA azterketa hizkuntza gaitasun agiria EGA C 1

    Ikasgela batean azterketa egiten ari diren ikasleak

    31:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

37 urtean 150 mila lagun egin dira EGAren jabe erkidegoan. Urtean 10 mila lagunek egin dute titulua eskuratzeko saiakera eta lautik batek gainditu. Aurrerantzean C1 mailako azterketa izango da euskara maila hontako gaitasuna frogatzeko agiri bakarra. Jokin Azkue HABEko zuzendariak 'Amarauna' saioan azaldu digu beste hizkuntzetako erreferentzietara egokitzeko eta bikoizketak sahiestearren hartu duela Jaurlaritzak erabakia.

EGAk eskatzen duen maila eta C1k exigitzen duena parekoak direla esan du Azkuek, alde horretatik ez dela alderik egongo eta ez dela errazagoa izango.EGAko azterketa batzordeko zuzendaritzako kide izandakoek ordea, ez dute hori uste. 20-25 urtean aztertzaile izan direnek artikulua kaleratu dute aste honetan euskal prentsan 'Pixka bat es mucho ote HABEren C 1 maila? ' goiburua duen idazkia. Atariko proba deabrutzat hartu dutela salatu dute eta beren izen ona eta azterketaren duintasuna ere iraindu dituztela. Antton Peñalbak hitzegin digu EGA aztertzaileen izenean. Nafarroan eta Iparraldean EGA azterketa egiten jarraituko dute aurrerantzean ere.