Itxi

Amarauna

LGTBI

Harrotasuna ospatzeko eredua ezbaian

Jaia eta aldarrikapena nola uztartu, horixe gakoa. Harrotasuna ospatzeko ereduez hitz egin dugu Ortzadar elkartearekin eta Harro plataforma berriarekin.

  • Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Bizkaia Bilbo Harro jaialdian

    Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Bizkaia Bilbo Harro jaialdian

    21:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Harrotasuna berez ekainaren 28an ospatu ohi da, baina, geroz eta ohikoagoa da aste beterako ekintza-programa osatzea. Horren adibide Bizkaia Bilbo Harro jaialdia. Aurten, bostgarren edizioan ostegunetik igandera zinema-emanaldiak, musika, erakusketak, takoiak jantzita herri kirolak eta Ur Parade - itsasadarrean ontzien ibilbidea- egingo dituzte besteak beste. Ortzadar elkarteak antolatzen duen jaiaren ikurra eta izena berritu dute, Pride hitza galduz.

Festarako eredu hau oso polemikoa izan da, beste LGTBI elkarte askok - Harro plataforma berria kasu - baztertzaile eta elitistatzat jo dute. Pinkwhasing-a egitea egotzi diete. Hau da, erakundeek esaterako honelako jaiak erabiltzen dituztela diote euren irudia zuritzeko. Harro plataformako Ibai Fresnedok euren ikuspuntua azaldu digu: "Nekatuta gaude Pride atzizkiarekin. Ez gatoz erasotzera, ikuspuntu erradikal batetik eredua astintzera baizik". Bestelako iritzia du Ortzadar elkarteko Axier Garatek: "Enpresek eduki ditzakete euren interesak, baina guretzat probetxugarriak diren heinean onartzen ditugu".

Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Bilbon izan da, bertako giroa jaso eta ikuspuntu kontrajarri hauetan sakontzeko.