Itxi

Amarauna

Euskal Gramatika berria

Nola euskarak deklinabiderik ez duela?

'Euskaraz ez da batere egokia deklinabide hitza erabiltzea. Euskarak ez dauka deklinabiderik, euskarak postposizioak ditu'. Pello Salaburu, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko buruaren hitzak dira.

  • Euskal gramatikaren liburua

    Euskal gramatikaren liburua

    10:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pello Salaburu euskaltzain osoak euskal gramatika eguneratzeko testuaren aurkezpenean esan zituen hitz horiek, Donostian, 'Gramatikak XXI. mendean' izeneko jardunaldian. Euskarak, deklinabiderik ez baina, postposizioak dituela adierazi dute adituek. Salaburuk gaineratu du EGLU zazpi liburukitan jasotako euskal gramatikaren lehen bilduma hark epe bat itxi zuela eta orain beste epe bat itxi dela. Aurrera begira, euskarazko gramatika labur baten premia ikusita, Euskal Gramatika berria izango den libururako testua aurkeztu berri da; 1500 orrialde inguruko liburua izango litzateke hori.