Amarauna
Bilboko talde bortxaketa
Sienra: 'Bortxaketa arrazakeria sustatzeko erabiltzea ez dugu onartzen'
Irati Sienra, Bizkaiko Koordinadora feministako kideak eta Alaitz Argandoña, Bilboko Auzo elkarteen federazioko presidenteak egin digute biharamoneko irakurketa Amaraunean
-
Bilbon bilkura emakume bati Etxebari parkean taldean egindako bortxaketa salatzeko
8:20 min
Milaka lagun elkartu ziren atzo Arriagan sei gizonek bortxatu zuten emakumeari babesa adierazi eta neurriak aldarrikatzeko. Bakarrik eta lasai ibiltzeko eskubidea ere aldarrikatu zituzten salaketa bilkuran. Halako elkarteratze jendetsuek amorrua erakusteko ez ezik, ahizpatasuna sendotzeko eta erasoen aurrean erantzuteko indarra hartzeko balio izaten dutela diote biek. Gaitzespenez rantzutean sortzen den talde indarrak egunetan irauten duela diote eta ahalduntzen laguntzen duela.
Bilboko talde bortxaketaren ostean, ez dute beldur mezuak nagusitzerik nahi. Etxebarria parkea, Bilboko puntu beltzen artean dago, eta hirigintza inklusiboaren alde egitea begi onez ikusten dute, ez ordea arreta arriskuan jartzea.
Era berean, Bilbon emakumea bortxatzeaz akusatutakoak magrebiarrak direla arrazakeria sustatzeko erabiltzen ari direla salatu dute eta feminismoa bereizkeriaren kontrako mugimendua dela gogorarazi. Talde feministako eta auzoetako ordezkariak diote ez dutela onartuko indarkeria matxista erabiltzea arrazakeria zabaltzeko.