Amarauna
Igande honetan
Dantxarinera eta Luzaidera begira, igande honetan, 'Amarauna' saioan
Gainera, komun eramangarriak egiten dituzten enpresa batekin hitz egingo dute, 10 urte bete baititu komungintzan Legazpiko Komunonak enpresak.
-
Bea Xever eta Itsasne Nuñez.
Hainbat berritasun eta gai interesgarrirekin dator igande honetan ere Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioa. Biarritzen egingo duten G7aren goi-bilera dela-eta hartu dituzten segurtasun neurriek trafikoan eragin nabarmena izango dute Dantxarinean eta Luzaiden. Egoerari neurria hartzen saiatuko dira igandean, 10:00etan.
Gainera, Maria Ballesteros Surfrider elkarteko kideak eurek egingo duten batzarraren berri emango du. Biarritzen batuko dira eurak ere, G7koak bezalaxe.
Bestetik, Donostiako festen amaiera eta Bilbokoen hasiera lotuko dituzte, eta festetan hain beharrezko izaten diren komun eramangarriak egiten dituen enpresa batekin hitz egingo dute, 10 urte bete baititu komungintzan Legazpiko Komunonak enpresa.
Hori guztia eta askoz gehiago, igande honetan, 10:00etatik 13:00ak arte, Euskadi Irratian.