Amarauna
Leire Agirreazkuenaga
'Norberak egindako aldaketa txikiak oso egokiak dira aldaketa handietarako'
UNESCOren Gizakia eta Biosferari buruzko programaren ordezkaria da. Klima-aldaketaren kontrako gazteen gailurrean hartu du parte. Plastikoaren erabilera behin betiko galaraztea proposatu du Leirek.
-
Leire Agirreazkuenaga
8:02 min
Klima-aldaketaren kontrako politikak aztertzeko gazteen topaketa antolatu du lehenengoz Nazio Batuen Erakundeak. 18 eta 29 urte arteko mundu osoko 500 gaztek klima-aldaketari aurre egiteko konponbide zehatzak proposatu dituzte topagunean. Leire Agirrezkoenagak masterrak egin ditu ingurumena eta iraunkortasuna eta nazioarteko ekintza humanitarioen alorretan, eta iraunkortasunerako hezkunzari buruzko tesia egiten ari da EHUn.