Itxi

Amarauna

'La Trinchera Infinita'

Jon Garaño beldurra eta desioaren arteko 'trintxeran' ibili da Zinemaldian

Filma estrenatzeko beldurra izan dutela aitortu du "La trinchera infinita"-ko zuzendari taldeko Jon Garañok. Halaber, gogo handia zutela adierazi du, emozioz jositako Zinemaldiaren biharamunean.

  • Jon Garaño zuzendaria

    Jon Garaño zuzendaria

    9:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sari nagusia ez, baina garrantzitsuak jaso ditu Moriartik ekoitzitako La trinchera infinita filmak. Zuzendaririk onena, gidoirik onena, euskal zinemagintza, Feroz saria, Zipresti kritika saria... gustura daudela adierazi du 'Amarauna' saioan Jon Garañok, zuzendarietako batek.

Estreinurako bi sentimentu kontrajarri zituztela aitortu du: beldurra eta gogo bizia. Urriaren 31n iritsiko da zineetara filma. Andaluziako herri bateko zinegotzi ezkertiar batek erabakiko du ezkutatzea, fusila ez dezaten. 30 urtetik gora pasako ditu gotorlekuan ezkutaturik, beldurrak akabaturik.

Frankok gerrako delitu guztiak preskribitutzat ematen dituen arte. Antonio de la torre eta Belen Cuesta dira protagonistak.