Amarauna
Migratzaileak
Gineako hiru iheslari Azpeitiko Sakona etxaldean
Ibrahima Diallo, Mamadou Barry eta Ibrahime Diassy-k bizia salbatzeko egin zuten ihes Gineatik. Migratzaileei laguntzeko herritar sareei esker bizitokia aurkitu dute Izarraizpeko baserri batean.
-
Ibrahima Diallo, Mamadou Barry, Ibrahime Diassy, Ioritz Igarataundi, Aiora Etxeberria eta Alaia
16:39 min
Ioritz Igarataundik eta Aiora Etxeberriak Alaia alaba jaio orduko zekiten laguntza behar beharrezkoa zutela beren baserriko martxari eutsi ahal izateko. Buruan zerabilten asmoa migratzaileei laguntzeko Irungo herritar sareari esker gauzatu da. Gineako hiru herritarri ireki diete etxeko atea. Ibrahima, Mamadou eta Diassy ez atzera ez aurrera zeuden, bidaia latz baten ostean, Irunen. Duela urtebetetik bizi dira Azpeitian, pozik. familia berria osatu dutela diote bai lehendik Sakonan bizi zirenek bai iaz bertara iritsi zirenek